Angeluarrak dantza taldeak 2026an 60 urte beteko ditu, eta urtebetetze horren kari, taldeak angeluar elkarteekin elkarlanean, kabalkada handi bat antolatuko du, ttiki eta handiak bilduz, giro alaiean.
Ekitaldi kultural garrantzitsu honek aukera ezin hobea eskainiko du Angeluarrak taldearen historiaren ospakizunerako. Aldi berean, Angeluko elkarte eta talde desberdinen arteko loturak indartzeko parada izanen da tokiko ondarearen aberastasuna eta aniztasuna ospatuz. Kabalkada Angeluko egutegi kulturalean momentu garrantzitsu bat izanen da euskal tradizioetan murgiltzeko aukera eskainiz, dantza, jantzi, musika eta antzerki bidez.